WAI2 Bertsio erabilerraza
Tolosaldeko Mankomunitatea
   TOKIA: Euskara/ Zerbitzuak/ Gaikako bilketak/ Sukaldeko olioa
Castellano  Euskara 
   Egunon. Asteazkena, 2010ko irailaren 8a
Mankomunitatea
Aurkezpena
Gobernu organoak
Osaketa eta lan eremua
Zerbitzuak
Estatutoak
Zerbitzuak
Etxeetako zaborrak
Traste zaharrak
Gaikako bilketak
Dendetako kartoia
Industrigunetako bilketak
Garbiguneak
Etxeko Konpostaia
Komunikazio Kanpainak
Loturak
Mankomunitateko Udalak
Tokiko agendak
Erakundeak
Bestelakoak
Albisteak
Kontratatzailearen profila
Estadistikak
Harremana
Eskaerak
Ekarpenak
Web Mapa
Enplegu eskaintza

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 SUKALDEKO OLIOA


 

Tolosaldeko Mankomunitatean, oraintsu arte, bi modutan egin zitekeen sukaldeko olioaren gaikako bilketa: puntu berde mugikorraren bidez (furgonetaren bidez)  aldez aurretik adostutako egun, ordutegi eta lekuetan, eta San Blaseko Garbigunearen instalazioen bidez (Tolosa). Une honetatik aurrera, berriz, biderkatu egiten dira etxeko olioa bereiztuta biltzeko aukerak, Tolosaldeko Mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, ipini dituen 70 edukiontziren bidez sukaldeko olioa biltzen hasiko baita; hiritarrek urtean 365 egunez eta egunean 24 orduz eskura izango duten zerbitzua da honakoa.  

 

Sukaldeko olioa degradatu egiten da frijitu ahala, eta hondakin bihurtzen da azkenerako. Puntu berdearen eta San Blaseko Garbigunearen mugak, hiritarren sentsibilizazio ezarekin batean, hondakin hauek sarri askotan zabortegietan edo/eta, saneamendu sareetatik igaro ondoren, ibai ibilguetan amaitzea ekarri du orain arte. Sukaldeko olioa biltzeko sistema berriak energiaren ikuspuntutik hain interesgarria den hondakin hau biodiesela egiteko baliatzea ekarriko du, eta aldi berean, energia fosiletan aurreztea eta energia iturriak aniztea.

 

Biodiesela erregai ekologikoa da, dieselaren bidez ibiltzen diren motor gehienetan gasolioaren ordez erabil daitekeena, ingurumenari onura garrantzitsuak eskaintzen dizkiona, erregai berriztagarria eta biodegradagarria baita, errekuntza hobetu egiten duena eta aldi berean berotegi efektuko gasen eta osasunarentzat kaltegarriak diren sufrea eta  bentzenoa bezalakoen isuria %85 bitartean murrizten duena.

 

Erabilitako olioa plastikozko botila edo brik ontzietan, ondo itxita, utzi behar da edukiontzien barruan. Ez da gomendagarria beirazko botilak edo potoak erabiltzea, edukiontzietan utzitakoan hautsi egin baitaitezke.

           

Edukiontzi berri hauek kaleratzearekin batean ingurumen heziketa kanpaina bat egingo da hiritarrei sistema berriari buruzkoak ezagutarazteko, sukaldeko olioaren gaikako bilketan hiritarren parte hartzea sustatzeko, bilketa mota honek ingurumenaren arloari dakarzkion onuren berri emateko eta edukiontzi berrien kokalekuei buruzkoak jakinarazteko.       

 

Orain arte herriz herri biltzen ziren etxeko beste hondakin arriskutsuei (automobiletako olioa, fluoreszenteak, bateriak, pinturak eta beste) dagokienez, hauek Garbigunean edo San Blaseko gune garbian (Tolosa) eta furgonetan edo puntu berde mugikorrean baizik ez dira jasoko, jarraian adierazten diren hiru leku hauetan:

 

 -Tolosan, Trianguloa plaza - Hil guztietako 2. eta azkeneko larunbatean - 9:00etatik 13:00ak arte

 -Andoainen, Makaldegia - Hil guztietako 2. eta azkeneko larunbatean - 9:00etatik 13:00ak arte

 -Villabonan, Errebote plazan - Hil guztietako azkeneko asteartean - 9:00etatik 13:00ak arte

 

 

 

 


 


Hasiera  |  Kontaktua  |  Orria gomendatu  |  Hasierako orri gisa jarri  |  Web-aren Mapa
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
WAI-A  WCAG 1.0