WAI2 Bertsio erabilerraza
Tolosaldeko Mankomunitatea
   TOKIA: Euskara/ Bestelakoak/ Albisteak/ ZABOR BILKETA ZERBITZU BERRIA
Castellano  Euskara 
   Egunon. Osteguna, 2010ko irailaren 9a
Mankomunitatea
Aurkezpena
Gobernu organoak
Osaketa eta lan eremua
Zerbitzuak
Estatutoak
Zerbitzuak
Etxeetako zaborrak
Traste zaharrak
Gaikako bilketak
Dendetako kartoia
Industrigunetako bilketak
Garbiguneak
Etxeko Konpostaia
Komunikazio Kanpainak
Loturak
Mankomunitateko Udalak
Tokiko agendak
Erakundeak
Bestelakoak
Albisteak
Kontratatzailearen profila
Estadistikak
Harremana
Eskaerak
Ekarpenak
Web Mapa
Enplegu eskaintza

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

  ZABOR BILKETA ZERBITZU BERRIA


ZABORRAK BILTZEKO ZERBITZU BERRIA

 

2007an, Tolosaldeko Mankomunitateak zaborrak biltzeko zerbitzu mankomunatu bat martxan jarri zuen eskualdeko 28 udalerrietan. Udal bakoitzak orain arte ematen zituen zerbitzuak bildu nahian, Tolosaldeko Mankomunitateak bilketa-sistemak bateratu eta kalitatezko zerbitzua eskainiko du: erosoa, eraginkorra, garbia eta erabilerraza.  Zerbitzuaren kudeaketa Serbitzu Elkartea eta Fomento de Construcciones y Contratas enpresek osatutako aldi baterako enpresa elkarteari esleitu zaio. Orain arte, edukiontzietan eta ibilgailuetan inbertitu dugu. Hartara, Albiztur, Ikaztegieta eta Lizartzan hasi den bezala, bilketa zerbitzuko edukiontzi eta ibilgailuen parke guztia berrituko dugu datozen egunotan eta asteotan.

 

(Ikus triptikoa)

 

Edukiontzi berriak

 

Edukiontzi berri gehienak “albo-kargakoak” izango dira eta edukiontziarekiko paralelo jarriko den ibilgailu robotizatu batek automatikoki hustuko ditu eskuinaldetik.  Bilketako sistema berri hau tradizionala baino azkarragoa ez ezik, isilagoa da, edukiontzia ez baita arrastaka eraman behar. Albo-kargako zabor edukiontziak edukiera handiagokoak dira, eta, horri esker, hondakin kopuru bera bildu daiteke edukiontzi unitate gutxiagorekin.

 

Dena den, leku batzuetan, bertako ezaugarriak direla eta, ezin dira albo-kargako edukiontziak jarri, eta horrelakoetan, atzeko kargako edukiontzi tradizionalen bidezko bilketa sistemari eutsi diogu.

 

Alboko eta atzeko kargako edukiontzi berriak erosoagoak dira zaborra botatzeko, estalkia irekitzeko pedal bat baitute.

 

Halaber, papera eta ontziak biltzeko “iglu” motako edukiontzi tradizionalen ordez, albo-kargako edukiontziak jarriko dira.

 

Bilketa-guneen berrantolaketa

 

Batzuetan, bilketa-gune batzuk aldatu beharko dira, izan ere, albo-kargako edukiontziak kamioiari paralelo daudenean soilik hustu daitezke.  Zaborra biltzeko guneak zehazterakoan, hondakinen birziklatzea kontuan hartu da, eta horretarako, “isleta” batzuk sortu dira, non zaborra, beira, papera eta ontziak bilduko diren.

 

Aldaketa hauek guztiak Udalekin aztertu eta adostu dira, udalerriaren hiri-ezaugarriak eta ezaugarri tekniko eta sozialak kontuan hartuta. Hori dela eta, aldaketa hauek errespetatzea espero dugu.    Edukiontzien kokalekuak Tolosaldeko Mankomunitatearen web-orri honen amaieran (www.tolosaldea.org) eta eskualdeko Udaletan kontsultatu daitezke.

 

Bilketa maizago egingo da

 

Udalerri gehienetan zabor bilketa maizago egingo da. Hortaz, eskualdeko herri handienetan, zaborra egunero bilduko da, baita jaiegunetan ere, astelehenetik igandera.  Gainerako herrietan, astean bitan edo bostetan bilduko da zaborra, herriko biztanle kopuruaren arabera.

 

Era berean, paperen eta ontzien bilketa ere maizago egingo da. Biztanle gehien dituzten herrietan, astean bitan edo lautan bilduko da papera eta astean behin edo hirutan ontziak. Biztanle gutxiko herrietan, berriz, paperaren eta ontzien bilketa bikoiztu egingo da, eta hamabost egunean behin jaso beharrean, astean behin bilduko dira.

 

Altzarien eta traste zaharren bilketa

 

Orain arte, eskualdeko herri batzuek ez zuten altzarien eta traste zaharren bilketa zerbitzurik. Tolosaldeako Mankomunitatearen zerbitzu berri honek altzarien bilketa bermatzen du udalerri guztietan. Altzarien eta traste zaharren bilketaren maiztasuna eta bilketa eguna ondorengo taulan ikus daiteke:

 

UDALERRIA

Bilketa eguna

ANDOAIN

Asteartero

ZIZURKIL

Asteartero

TOLOSA

Asteazkenero

IBARRA

Ostegunero

VILLABONA

Ostegunero

AMEZKETA

Hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren asteartean

ASTEASU

Hil bakoitzeko lehen eta hirugarren asteartean

IRURA

Hil bakoitzeko lehen eta hirugarren asteartean

ALEGIA

Hil bakoitzeko bigarren eta laugarren asteartean

ANOETA

Hil bakoitzeko bigarren eta laugarren asteartean

BERASTEGI

Hil bakoitzeko lehen eta hirugarren ostegunean

IKAZTEGIETA

Hil bakoitzeko lehen ostegunean

ABALTZISKETA

Hil bakoitzeko bigarren ostegunean

ALBIZTUR

Hil bakoitzeko bigarren ostegunean

ALTZO

Hil bakoitzeko bigarren ostegunean

BALIARRAIN

Hil bakoitzeko bigarren ostegunean

LIZARTZA

Hil bakoitzeko bigarren ostegunean

ORENDAIN

Hil bakoitzeko bigarren ostegunean

OREXA

Hil bakoitzeko bigarren ostegunean

ADUNA

Hil bakoitzeko hirugarren ostegunean

ALKIZA

Hil bakoitzeko hirugarren ostegunean

BELAUNTZA

Hil bakoitzeko hirugarren ostegunean

BERROBI

Hil bakoitzeko hirugarren ostegunean

ELDUAIN

Hil bakoitzeko hirugarren ostegunean

GAZTELU

Hil bakoitzeko hirugarren ostegunean

HERNIALDE

Hil bakoitzeko hirugarren ostegunean

LARRAUL

Hil bakoitzeko hirugarren ostegunean

LEABURU-TXARAMA

Hil bakoitzeko hirugarren ostegunean

 

Zerbitzu hau erabiltzeko, komenigarria da 902 11 92 43 doako telefono zenbakira deitzea eta zenbat altzari eta non utziko diren jakinaraztea.

 

 

 

 

 


 
    Erantsitako fitxategiak:
 
"Tolosaldea Berreginez" triptikoa PDF [1956Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Abaltzisketan PDF [290Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Adunan PDF [554Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Albizturren PDF [457Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Alegian PDF [1657Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Altzon PDF [588Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Asteasun PDF [1387Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Belauntzan PDF [493Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Berastegin PDF [1771Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Berrobin PDF [342Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Elduainen PDF [745Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Gaztelun PDF [210Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Ikaztegietan PDF [468Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Iruran PDF [711Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Leaburu-Txaraman PDF [316Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Lizartzan PDF [364Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Orendainen PDF [219Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Orexan PDF [187Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Villabonan PDF

Edukiontzien kokalekua Zizurkilen PDF [1090Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Alkizan PDF [221Kbs.]

Edukiontzien kokalekua Larraulen PDF [264Kbs.]



Hasiera  |  Kontaktua  |  Orria gomendatu  |  Hasierako orri gisa jarri  |  Web-aren Mapa
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
WAI-A  WCAG 1.0