|
|
|
Konposta egitea sustatzeko ekimena jarri zuen abian Tolosaldeko Mankomunitateak 2005eko urrian, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
- Hondakin murrizketarako edo prebentziorako bide bat da.
- Konposta, materia organikoa naturalki deskonposatu ostean lortzen da.
- Berau burutzeko, lorategia edo baratza eduki behar dira.
- Bilketa eta konpostatze prozesua norberaren etxean ematen da, konpostagailua baratza edo lorategi horretan kokatuz.
- Zer konpostatzen da?
etxeko hondakin organikoak (barazkiak, fruta, arrautza oskola,...)
lorategi eta baratzetako hondakin organikoak (hostoak, belarra, loreak,...)
- Konpostak norberaren etxe-erabilerarako balio du, ongarri gisa.
Une honetan eskualdeko herrietan 488 konpostagailu daude jarrita.
Ekimen honetan parte hartu nahi baduzu eska ezazu konpostagailua Tolosaldeko Mankomunitateko 943 676 216 telefonoan. Zure eskura, doan honako zerbitzua eskeintzen dugu:
- konposta egiteko ontzia
- prestakuntza tailerra
- konposta egiteko eskuliburua
- aholkularitza zerbitzua
|
|
|