Tolosaldeko Mankomunitateak hondakinak biltzeko zerbitzu ugari eskaintzen dizkie eskualdeko herritarrei eta enpresei. Labur esanda, ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:
- Etxeetako zaborren bilketa.
- Hiri-hondakinen gaikako bilketak.
- Garbiguneak.
- Informazio kanpainak.
Hona hemen zerbitzu mankomunatuek lortu nahi dituzten azken bi helburuak:
- Kalitatezko zerbitzua ematea herritarrari: erosoa, eraginkorra, hurbilekoa, garbia, erabilterraza eta bide publikoan eragozpenik sortuko ez duena.
- Gaikako bilketaren bidez hondakinen zati balorizagarriak edo/eta arriskutsuak berreskuratzea, eta ingurumenaren aldetik kudeatzeko era jasangarrietara bideratzea (berrerabiltzea, birziklatzea, balorizazio energetikoa, konposgintza...) edota, bestela, kontrolpean zabortegira eramatea.
Web orrialde honetan beharrezko informazio guztia aurkituko duzu zerbitzu bakoitza egoki erabiltzeko (bilketa-egunak, ordutegiak, helbideak, funtzionamendu-arauak, etab.).
|
|
|