

ZER UTZI?
- Zaharkituak gelditu diren arropak eta erabilerarik ez duteanak (jantziak,gerrikoak, oinetakoak,...)
- Ohe-arropa(izarak,mantak,...)
- Ohialak, trapuak.
NOLA UTZI?
Plastikozko poltsa txikietan sartuta.
NON UTZI?
Herri bakoitzean kokaturiko arropentzako berariazko edukiontzietan.
EZ UTZI!
Olioz edo koipz zikindutako oihalak.
ZER EGITEN DA?
Bildutako arropa zaharra lehenbizi aukeratu, eta garbitu eta lisatu ondoren, berrerabili egiten da behar dutenei banatzeko (irabazi asmorik gabeko erakundeak) edota bigarren eskuko arropa bezala saltzeko.
Erabiltzeko moduan ez dauden arropak garbitasunerako trapuak egiteko erabiltzen dira, arbeletako ezabagailuak egiteko, material isolatzaileak, aulkietako betagarriak, eta abar.