|

ZER UTZI?
- Plastikozko ontziak: ur botilak, edari freskagarrienak, olioarenak, garbigarrienak, kosmetikagaienak, jogurtenak, plastikozko poltsak,...
- Metalezko ontziak: edarienak, kontserba poteak, aerosol hutsak, metalezko tapak,...
- Brik erako ontziak
NOLA UTZI?
- Ontziak erabat hustu, garbitu eta tolestatu.
- Ontziak eta tapak bananduta sartu.
- Ez utzi ontziak poltsa barnean, edukiontzira hustu eta ondoren plastikozko poltsak ere bertan utzi.
EZ UTZI?
- Ontziak ez diren plastiko eta metalak: jostailuak, biberoiak, zartagiak, baldeak, orraziak, gomazko eskularruak

ZER EGITEN DA?
- Legazpiko sailkapen plantara eramaten da, bertan material ezberdinak sailkatu eta birziklatzeko enpresetara bidaltzen dira.
- Plastikozko ontziekin, mota ezberdinetan bereizita, makinen bidez "galautsa" lortzen da (arroz-ale gisako zatitxoa) eta berorrekin tuberiak eta edukiontziak ekoizten dira besteak beste.
- Brik-ek berriz, kartoairen %100 berreskuratu eta "kraft" papera lortzeko balio dute. Metalek aluminio edo altzairu fabrikan amaitzen dute, pote berrietarako edo lehengai gisa hurrenez hurren.
2005 urtean 8,4 Kg ontzi jaso ziren biztanleko.
|
|
|