Tolosaldeko Mankomunitatea 1998. urte amaieran eratutako erakunde publikoa da. 28 udalerrik osatzen dute, guztira 58.101 herritar bilduz. Tolosaldeko Mankomunitatearen helburu nagusiak ondokoak dira:
- Osatzen duten udalerrietan sorturiko hiri hondakinen kudeatzea.
- Hiri hondakinen gutxitze, berrerabilpen eta birziklapenera bideratuta dauden ekimenak bultzatzea
- Gizarteari zuzenduriko sentsibilizazio eta komunikazio kanpainak antolatzea.
|
|
|