
ZER UTZI?
Denda eta komertzioetan sorturiko mota guztietako kartoiak.
NOLA UTZI?
Ongi tolestatuta, modu ordenatuan eta behar bezala pilatuta. Kartoiak ez du plastiko, poliespan, metalezko elementu edo beste material arrarorik izan behar. Horrek birziklaketa baliogabetuko luke.

NON UTZI?
Lurrean, hurbilen dagoen zaborrontziaren ondoan.
NOIZ UTZI?
Tolosa, Andoain, Ibarra, Billabona eta Zizurkilen: Egunero, astelehenetik larunbatera, jai egunetan izan ezik. Egutegi horretatik kampo eta jaiegunetan, EZ da bilketarik izango. Horrelakoetan, kartoia gorde edo edukiontzi urdina erabili beharko duzu.
Anoeta, Irura eta Alegin: Asteazkenetan eta larunbatetan, jaiegunetan izan ezik. Egutegi horretatik kanpo eta jaiegunetan, EZ da bilketarik izango. Horrelakoetan, kartoia gorde edo edukiontzi urdina erabili beharko duzu.
ORDUTEGIA: 19:30etatik 20:00etara. Gure kaleek merezi duten itxura mantentzeko, errespetatu dezagun ordutegia.
EZ UTZI!
Gogora ezazu kartoia ez den bestelakorik ezin daitekeela utzi (plastikoak, poliespana,...).
ZER EGITEN DA?
Paper-biltegi batera eramaten da. Bertan sailkatu eta ondoren paper-fabriketara eramaten da, paper birziklatua egiteko.